Alex Marce
56 5 28

Moving time  egy óra 48 perc

Idõ  2 óra 23 perc

Koordináták 1565

Uploaded 2021. április 4.

Recorded április 2021

-
-
83 m
0 m
0
2,3
4,5
9,1 km

Megtekintve 8 alkalommal, letöltve 2 alkalommal

közel Areeta, País Vasco (España)

Getxo udalerria Bilbotik 20 kilometrora dago, kokaleku ezin hobean, hondartza ederrez eta troka ikusgarriz inguratuta. Getxok, ofizialki, auzo hauek dauzka: Areeta, Algorta, Romo, Neguri eta Andra Mari.

Getxo XII. mendean eraiki zen, Andra Mariko elizaren inguruan (Andra Mari auzoan). Horixe izan zen lehenbiziko hirigunea. Bertan bizi ziren guztiak nekazariak, artzainak, errotariak eta arrantzaleak ziren. Arrantzaleek, zehazki, euren etxeak Algorta auzoko portu txikiaren goiko aldean eraiki zituzten. Zona hori oso txikia baina erakargarria da. Gaur egun turista asko joaten dira bisitan, arrantzale-herri baten xarma gorde duelako gaur arte.

Etxe txikiek eta kale aldapatsuek, oinez bakarrik zeharkatu ahal direnek, herri zahar honen nortasuna gordetzen dute. Euskal Herriko beste herri asko bezala, itsasoko lan gogorretik bizi izan zen.

Bilboko Portuan izan zen itsaso eta merkataritza jardueren gorakadak zuzeneko eragina izan zuen Algorta auzoan, apurka-apurka loratu zena. 1742an Printzearen Gaztelua eraiki zen (gaur egun La Galea gotorlekua deritzona), Bilboko itsasadarra defendatzeko leku ezin hobea zelako eta, batez ere, gure udalerritik abiatzen zen merkataritza-bideak babesteko.

Kokaleku bereziari eta hondartzei esker, etxe handiak eraikitzen hasi ziren. Hasiera batean, Areeta bihurtu zen udaleku barrualdeko probintzietako eta Bilboko aristokraziaren eta goi-burgesiarentzat. Areeta auzo berriaren jaiotzak (1868. eta 1870. urteen artean) udalerria loratzea ekarri zuen. Laster garraiobideak hobetu zituen. 1893. urtean inauguratu zuten Bizkaia Zubia ikusgarria, Portugalete eta Getxo artean itsasadarreko bi bazterrak batzen dituena. Ingeniaritza-lan berezi hau Iraultza Industrialaren ikonoa da.

XX. mendearen hasieran Neguri jaio zen, luxuzko bizitokirik famatuena.
Világörökség

Bizkaiko Zubia 1893

Bizkaia Zubian zaude. Munduan egindako lehenengo transbordadore zubi mekanikoa. Alberto de Palacio y Elissague arkitektoak diseinatu zuen, Ferdinand Arnodin teknikariarekin batera, eta anezka ibilgailua duen lehen zubi zintzilikaria da. Zubi Zintzilikaria ere esaten zaio, eta 1893an inauguratu zenetik, pertsonak eta ibilgailuak mugitzen dira haren anezkan, Portugaleteren eta Getxoren artean. Berezitasun horien ondorioz, 2006ko uztailaren 13an, Unescok Gizartearen Ondoare izendatu zuen.
Emlékmű

Lezama-leguizamón jauregia 1902

Jose María Basterral jaunak diseinatu zuen eta Manuel María Smith-ek eraberritu zuen. Garai horretako jauregirik garrantzitsuenetako da. Jatorrian etxebizitza bakarra zen, Luis Lezama-Legizamón enpresari, politikari eta liburuzalearena. Eskuineko aldean estatuko liburutegi pribaturik onena zegoen, eta desagertu egin zen 1933an gertatutako sute baten ondorioz.
Waypoint

Algortako Portu Zaharra

Arrantzaleen antzinako portu hau, gaur egun bisitarien eta getxoztarren aisiarako eta astialdirako gune dena, Getxon historia eta tradizio gehien duen lekuetako bat da. XVII. eta XVIII. mendeetan du jatorria eta lotuta dago Abrako Portuko baldintza fisiko eta meteorologiko bereziei. Portu Zaharrak lortu zuen merkataritza zuzenerako garrantzi handia hartzea, nahiz eta hasieran ez zeukan beste herribildu batzuek zeukaten pribilejiorik; baina ontzi txikietako baxurako arrantzari esker eta ontziei ibai-ahoaren hareatzak saihesten laguntzen zieten lemariei esker, oso ezaguna izan zen garai horretan. Hareazko “barra” hori izan zen arrazoia inguru horretan ontzi asko hondoratzeko. Denborak aurrera egin ahala, salbamendu-taldea sortu zen, prestakuntza eta entrenamendu berezia zeukaten gizonek osatuta, horrelako kasu larrietan jarduteko. Horrela sortu zen Naufragoen Salbamendurako Elkartea, gaur egun ere irauten duena Itsasoko Gurutze Gorriari esker. Pixkanaka, portuko itsas jarduera hasi ahala, Algortako itsasgizonek jarduera horiek arautuko zituen erakundea sortzeko beharra ikusi zuten.
Emlékmű

Aixerrota 1726

Aixerrota Getxoko monumentu nagusia da. XVII. mende hasieran eraiki zen, lehorte handi baten ondorioz. 60ko hamarkadan martxan egon zen eta irin fina ehotzen zen bertan taloentzat, baita irin normala ganaduarentzat. Gaur egun arte galeria eta ostalaritza establezimendu bat daude bertan.
Romok

Galeako gortolekua 1740

Printzearen Gaztelua izenez ere ezagutzen da eta Jaime Sycre ingeniariak diseinatu zuen kostaldea babesteko ingelesen mehatxua zela-eta. Historikoki itsasoa ikusteko leku estrategikoan kokatuta egon izan da: Erdi Aroan suak pizten ziren nabigatzaileei laguntzeko eta XIX. mendean ingurua leku paregabea da Punta Galea Challenge Surf txapelketa ikusteko.

Hozzászólások

    You can or this trail