-
-
723 m
17 m
0
12
24
48,37 km

Megtekintve 1373 alkalommal, letöltve 16 alkalommal

közel Santa Lutzia, País Vasco (España)

Anoetatik abiatu eta Tolosara gerturatu, bertatik Santa Luzi auzoan barrena sartu eta pistaz Izaskunera igoera. Bertatik baserri bideak hartu eta Belabietara igoera, haseran errepidea balin bada ere segituan pista hartzen da.
Belabietara iritsi eta bertatik belarrezko aldapa gogor bat igo behar da harrizko aldapa bat jeiteko eta bertatik Amasatik datorren bidera gerturatzen da. Amasatik Berastegira doan pista hartu eta Moa-raino joan behar da. Bertan 3 aukera dauzkagu Gorosmendira joateko, hauetako edozein hartuta ere zehar zeharrean San Lorentzo mendira igo gabe Gorosmendira iritsiko gera. Handik Berastegiko herrira jeitsiera tekniko aldapatsu bezain gozagarria hartuko dugu.
Berastegira sartuta handik Arbidetik Uliko igoera hartuko degu, hemen ere aldapa da nagusi, haseran hormigoia eta ondoren pista.
Uliko iturrian trago eder bat hartu eta hemendik gaztelurako bidea hartuko degu pistaz, 2-3 km gora behera egin eta handik Gazteluko herrira jeitsiera azkarra pista eta hormigoitik.
Gazteluko plazatik berriz futbol zelairen ondotik Gaztelurantz jeitsiko gera. Tramo teknikoak dauzka jeisteko eta pare bat lekutan txirrinda gainetik jeitsi behar da, oso abila izan ezean. Bideari jarraituta Leaburura iristen da eta bertatik Zazpi bidetako pistara joan behar da.
Bertatik bi aukera daude, errexena bide zuzena hartu eta behera segidan joatea edo bestela ezkerreko bidegurutzea hartuta mendiari buelta emanez San Blaseko auzora iristen da bidea. Bigarren aukera honek bukaera oso politta du, pixkat teknikoa baina oso politta.

Tolosatik Anoetara errepidez joango gera. Oraindik indarrak balin badaude eta azken jeitsiera teknikoa aurkitu nahi badegu Anoetako hilerrira jeitsi gaitezke jeitsiera teknikoaz gozatzeko.

Hozzászólások

    You can or this trail