zesar

Idõ  6 óra 22 perc

Koordináták 2413

Uploaded 2019. augusztus 28.

Recorded augusztus 2019

-
-
873 m
441 m
0
3,7
7,4
14,88 km

Megtekintve 52 alkalommal, letöltve 2 alkalommal

közel Arano, Navarra (España)

Ibilbide zirkularra: Arano-Aranomendi-Añone-Leuneta-Unamuno-Arriurdingain-Arano.

Nafarroaren ipar-mendebaldean kokatzen da Arano. Mendebaldean Hernanirekin egiten du muga, Errenteriarekin iparraldean eta Goizuetarekin hego-ekialdean. Gipuzkoarekin ondo komunikatuta egon arren Nafarroako herri isolatuenetariko bat da. Kantauri itsasoa bertatik ikusten dela Nafarroko lurraldearen herri bakarra da, Donostiako badiaren zati bat eta Igeldo mendia besteak beste. Sei auzok osatzen dute herria: Goiko herri, Beheko herri, Suro, Latxe, Benta Berri eta Arranbide. Euskara eta euskal kultura bizirik diraute Arano eta Urumearen bailaran oro har.

Aipatzekoa da iturburuen uraren kalidade onagaitik Aranon marka ezagunetako garagardoen fabrika egon zela (Keler eta El León aurrenak, Cruz Campo, Heineken eta Guiness gero,) non 25 urtez garagardo egiteari ekin zioten (1982-2008).

Natur gune bereziak daude Urumeako aranean. Natura eta kultura batzen dira bailararen erdi eta goi guneetan bereziki. Historiaurreko aztarna ugari mantentzen dira gaur egun. Gehienak Ereñotzu, Arano eta Goizuetako lurretan aurkitzen dira.

Azkeneko 3000 urteetan ez dira alderdi hontako paisaiak asko aldatu. Pirineotako aurreneko artzaiak hemen ibili ziren. Mendi muinoetan eta mendi lepoetan haien aztarna megalitiko ugari ikus ditzazkete, Pirineotako harrespilleen (cromlech) multzo handiena batzen da inguru hauetan.Eguraldiak lagunduz gero panoramika zabal eta ikusgarriez gozatzeko aukera ederra izaten da.

Ibilbide hontan erabilitako bide gehienak oso erosoak dira eta balizatuta daude hein haundi batean. Inguru horietan dauden monumentu megalitiko batzuen ondotik pasatzen da, ez guztietatik. Bai ordea Adarra-Mandoegi mendigunearen garaiera apaleko bost mendi tontorretatik: Aranomendi, Añone, Leuneta, Unamuno eta Arriurdingain.

Ibilbide gozagarria oso. Balizatutako bide asko daudenez, luzera eta desnibel ezberdineko txangoak antola ditzazkete edonork gauzatzeko modukoak. Ikuspegi guztietatik gomendagarria!!!

PD: Ibilaldia amaitutakoan Aranoko ostatuan freskagarri bat hartzeaz gain otordu goxoa ere egin dezake.
Hágó

Altzanburuko lepoa

Waypoint

Antena

parkoló

Aparkalekua

Parking
csúcs

Aranomendi

Aranomendi
csúcs

Arriurdingain

Arriurdingain
csúcs

Añone

Añone 596m
Waypoint

Borda

Archaeological site

Burninburu Txabala

Archaeological site

Arriurdiñetako Lepoa

Archaeological site

Añoenea txabola

Archaeological site

Bidegurutzeta

Archaeological site

Burninburu Soro

Archaeological site

Ezkiturritako Gaina

Archaeological site

Gurutzeta gaina

Archaeological site

Lakendiko Gaina

Archaeological site

Ontzorrozko Gaina

Archaeological site

Urkamendi

Sacred architecture

San Roke baseliza

Hágó

Errekaleku mendi lepoa

Intersection

Eskubitik Leunetako bidea

Intersection

Eskubitik San Sebastian baseliza

panoráma

Leunetako igoera

kút

Iturburua (mendi-iturria)

csúcs

Leuneta

Hágó

Unamene mendi lepoa,

Waypoint

Pasabidea

Topopirineos 2b
Waypoint

Pasabidea Leuneta

Intersection

Aranora joaeko pasabidea

Archaeological site

Putzuetako gaina

Ruins

San Sebastian baseliza, hondakinak

csúcs

Unamuno

Unamuno
Archaeological site

Urgaratako gaina

Hozzászólások

    You can or this trail