-
-
1 238 m
827 m
0
4,1
8,2
16,49 km

Megtekintve 35 alkalommal, letöltve 0 alkalommal

közel Lezáun, Navarra (España)

DULANTZ Zunbeltzeko bentatik.
Bero artean hasi genuen ibilbidea, iraganean garrantzi handia izan zuen bentaren aztarnak abiapuntu izanda. D. Carlosek 1836 eta 1838. urteen artean eraikitzea agindu zuen galtzada jarraituz, Apezaren bideraino hubildu ginen, pagadiaren itzalpean Urbasako goi larreetara igotzeko. Mendebaldera jota, Olderitzeko lautada zeharkatu genuen ondoren, Otsaportilloko zutarrira heldu arte. Hamaiketako goxoa han, ama lurrak eskeinitako marrubi arruntak dastatuz.
Aurrera jarraitu beharra zegoen, soinean generaman ur guztia agortu baino lehen. Berriz ere, larreen artean lehenengo, eta pagadi bat zeharkatuz ondoren, Dulantzeko gailurrera daraman harrizko hesiraino iritsi ginen; eta ia ia honen parera jarraituz, Urbasako altuera garaiena den gailurra irabazi genuen (1243 m), Aguabenditera izeneko dolinez beteriko ingurua zeharkatuta.
Jeitsierarako Portandiako bidea aukeratu genuen, basoaren itzalpean, eguzkiarengandik ihes. Hala, Zunbeltzera iritsi ginen azkenean, zorroan ur tanta bakar bat gabe. Eskerrak Lizarragako benta hurbil zegoela garagardo fresko bat edateko!!

Hozzászólások

    You can or this trail