zesar

Idõ  2 óra 54 perc

Koordináták 1643

Uploaded 2018. június 30.

Recorded június 2018

-
-
880 m
318 m
0
2,7
5,5
10,98 km

Megtekintve 225 alkalommal, letöltve 6 alkalommal

közel Otamendi, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra Aralar Parke Naturalaren Trail Estazioko L1 ibilbidetik

Mendi lasterketak egiteko zaletasun handia dago Euskalherrian. Era askoko probak antolatzen dira urtean zehar. Zaletasun horren harian maila guztietako korri egiteko ibilbide homologatuak, seinalitika zehatza eta korrikalarientzat zenbait zerbitzu eskaintzen dituen guneak prestatu dira, Mendi Lasterketako Estazioak deritzonak(TRAIL RUNNING STATION), Gipuzkoako Goierri eskualdean batez ere. Ibilbideak edozein mailako kirolariei zuzenduta daude, kirol honetan hasi berriak direnentzat, entrenamendu zehatzak egiteko edo ekitaldiak ospatu nahi dituztenentzat ere bai.

Gipuzkoako Trail Estazioa 16 ibilbidez osaturik dago. Bi sarrera ditu, Abaltzisketan bata eta Zegaman bestea; Abaltzisketatik Aralareko Parke Naturalera sartzen gara eta Zegamatik Aizkorri-Aratz Parke Naturalera. Ibilbideak bi Parkeen artean banatzen dira eta bi sarrerak 35km dituen ibilbide batez loturik daude.

Lerro hauetan eskeintzen dena Aralarko trail estazioko ibilbide motzena, desnibel gutxien duena eta zati luzeetan basoetatik barrena doan bakarra (Labaiengo errekaren sakana). Ezetasun haundiko bideetatik doa eta ohikoa da zenbait puntuetan lokatza izatea. Inoiz ez da asko erabilia izan eta ondo baliztatuta egon arren zenbait tramo egoera oso kaxkarrean daude gaur egun. 2018 Ekainaren bukaera hontan, Udaberriko ekaitz bortitzen ondorioz inoiz baino bustiago eta lokaztuago aurkitu dut bidea. Aipatzeko modukoak dira bi zati hauek: Labaiengo errekaren inguruak, non eroritako zuhaixkak bidea ostopàtzen dute ere bai; eta Errekontatik Larraitzera doan bidearen basoetako zehakaldian batez ere, izugarria dago hemen!! (Larraitzetik Ausa Gazlura doan ohiko errepidea).

Nik egindako trackaren zati bat GR 30 bidetik egin nuen Trail L1 alde batera utzita (Waipoint: Eskubitik GR 30-Ezkerretik Trail L1). Gaintza-Larraitz-Zaldibia bidegurutzeraino. GR 30ren zati honen zeharkaldia polita da bainan lokatz ikarragarriak daude aurten. Nahiz eta Larraitzetik beherantz kilómetro eskasera errepidean azaldu Trail 1tik denbora guztian joatea gomendioa ematen dut.

Ibilbideak seinalitika berezia du, ala ere ia derrigortuta ikusten dut GPS-aren erabilera ibilbide hau egiteko. Bidegurutze dexentetik pasa beharra dago eta landaretzak balizak estal daitezke.

PD: http://www.goierriturismo.com/eu/natura/trail-estazioa webgunean lortu daiteke informazioa edo Trail Estazioko App-a erabili ere. Estazio sarrera bakoitzean ibilbide guztiei buruzko informazioa emateko pertsonala dago. Hemen ere bai : https://stationdetrail.com/es/stations/pays-basque-gipuzkoa/parcours
csúcs

Ausa Gaztelu

Ausa Gaztelu
panoráma

Ausa Gaztelutik

Parque Natural de Aralar
Intersection

Bidegurutze-Trail 1 ibilbidea erditik

Parque Natural de Aralar
Hágó

Errekonta mendi lepoa

Parque Natural de Aralar
Intersection

Eskubitik GR 30-Ezkerretik Trail L1

Larraitz-Zaldibia errepidera ateratzen da Trail 1 ibilbidea
Intersection

Eskubitik Labaien Errekara

Parque Natural de Aralar
Intersection

Ezkerretik bidearen jarraipena

Intersection

Ezkerretik gorantz

Intersection

Gaintzako errepidea

Intersection

Gi-2133-Larraitz-Zaldibia-Gaintza bidegurutzea

Gi-2133
Picnic

Gr 30-Trail L1

Larraitz
Waypoint

Gr 30-Trail L1 jarraipena

Waypoint

Gr20

Gr20
Waypoint

Illarretako lepoa

Camino
kút

Iturburua

kút

Iturria Larraitz bidean

550 m altura
Folyó

Labaiengo erreka

Zubirik gabeko erreka
parkoló

Larraitz

Folyó

Larraitzko erreka

Zubirik gabeko erreka
kút

Larraitzko iturria

kút

Larraitzko iturria 2

Goiko aparkalekuan
Intersection

Olakosaroi-Auzokoegi pista nagusia

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Trail L1 ibilbidea

560 m altura
Waypoint

Zuhaitzak bidearen gainean erorita

Parque Natural de Aralar

1 comment

  • Fénykép zesar

    zesar 2019.08.30.

    Orain ez dela asko errepikatu nuen ibilbide hau eta esan behar dut Labaien errekatik (waipoint) goi pistara bitarteko bide zatia egoera oso kaxkarrean dago. Eroritako zuhaitz batzuk eta landaretza dexente zaildu egiten dute igoera. Pasatzea badago bainan geroz eta zikinagoa dago. Igarotzeko deserosotasuna areagotu egin da asko. Trail estazioko bide "errazena" izateko batere zaindu gabe dago, bide-seinale asko ere estalita daude. Ibilbidearen beste tarteak oztopo ikusi nituen....

You can or this trail