Letöltés
belozubi

Hossza

9,56 km

Szintemelkedés

490 m

Nehézségi szint

Könnyû

lefelé

490 m

Max elevation

999 m

Trailrank

36

Min elevation

610 m

Trail type

Loop

Idõ

4 óra 26 perc

Koordináták

1183

Uploaded

2020. szeptember 24.

Recorded

szeptember 2020
Be the first to clap
Share
-
-
999 m
610 m
9,56 km

Megtekintve 78 alkalommal, letöltve 2 alkalommal

közel Aia, País Vasco (España)

Lizarrustiko parkinetik abiatzen da ibilbidea.
Han kotxea utzi eta Lareora doan bidea hartu dugu. Eguraldi txarra zegoen iragarrita gaurko eta guk ez dugu jende asko topatu, baina normalean jende dexente ibiltzen da tarte honetan. Lareora iritsitakoan seinale bat ikusi dugu, Sarastarrira joateko zuzen jarraitzeko eta Eniriora joateko eskubitara doan bidea hartzeko esaten duena . Guk Sarastarri aldera hartu dugu. Tarte batean urtegi ondotik joan eta gero, ezkerretara ateratzen den bide bat hatu dugu, Sarastarri aldera joateko. Adi hemen, ez bait da oso bide nabarmena.

Bidea basoan sartzen da berriro. Seinale txuri-gorriekin markatuta dago, baina adi joan behar da, gaur bezela bidea hostoz beteta dagoenean behintzat. Kilometro inguru ibili eta gero, bide nagusia utzi eta eskubitara, Sarastarriko kobara doan bidea hartu dugu. Bidegurutzea kahir batekin markatuta dago, baina bila ez bazabiltza behintzat, erreza da konturatu gabe pasatzea (track-ean waypoint batekin adierazi dugu).

Harrituta gelditu gara koba ikusitakoan... Sarrera oso berezia du, argazkietan ikusi ahal izango duzuen bezela. Bide estu batetik jeitxi eta segituan tenperatura aldaketa nabaritu dugu, hezetasun dexenterekin batera. Linternak piztu, eta koba zabal eta polit bat topatu dugu, estalaktita eta estalagmitaz betea, eta bukaeran lakutxo bat duena. Aurrera jarraitzen zuela ere iruditu zaigu, baina bidea irristakorra zegoen eta jarraitzen saiatuz gero lakuko ur izoztura erortzeko aukera dexente genituela iruditu zaigunez, bada ez bada ere, guk buelta eman dugu. Aurrera jarraitzen baduzue abixatu! ;-)
Merezi du kobazulora jeisteak, dudarik gabe. Hori bai, ez ahaztu linternak!

Tontorra oso gertu dago kobatik. Ibilbide osoan basoan zehar ibili eta gero, GRa utzi eta tontorrera bide arrokatsu baina errez batetitk igo eta gero, benetan bista ederrez gozatzeko aukera izan dugu. Txindoki, Ernio, Izarraitz, Ataun, Enirio...
Tontor polita da, dudarik gabe.

Buelta bide beretik egin dugu, kobazulora joan gabe, oraingoan.
Waypoint

Kobarako bidegurutzea

Waypoint

Lareo

Waypoint

Lizarrusti

Aparkaleku haundi xamarra dago. Beherago ere badago kotxeak uzteko aukera
Csúcs

Sarastarri

Waypoint

Sarastarri kobazuloa

Linternak eraman! Barrura sartu daiteke

Hozzászólások

    You can or this trail