-
-
1 197 m
883 m
0
3,0
5,9
11,88 km

Megtekintve 38 alkalommal, letöltve 0 alkalommal

közel Auritz, Navarra (España)

AURITZ / BURGUETE

Ernest Hemingwayk idatzi zuenaren arabera, Auritz eta Aurizberri "Pirinioetako lurralderik basati-basatienean ..." daude, Donejakue bideak zeharkatzen duen leku eder eta liluragarrian. Historia multzo hau Interes Kulturaleko Ondasun izendatu da.

Bi kale-herriak Donejakue bidearen epelean jaio ziren Europatik Pirinioetan barna zetozen erromesei zerbitzu emateko. Beren ibilian, milaka istorio utzi zituzten, lurralde hauek izan zuten iragan distiratsuaren osagarri. Horrela, erromatarren legioek bazter hauek zeharkatu zituzten Hispaniako kanpainak egiteko eta baskoiek Karlomagno garaitu zuten VIII. mendean.

Erromesa Orreagatik abiatu, eta 2,5 kilometro ibili ondoren Auritzera heltzen da. Donejakue bideko herri ederra da, Interes Kulturaleko Ondasuna . Pirinioetako etxeen itxura berekoak dira Auritzekoak, hau da, lau isurialdeko teilatuak dituzte, eta bidaiariari laguntzen diote herritik pasatzean. Herria zeharkatzen duen errepidearen albo banatan bi erreka daude, eta, iragaitean, herriaren erdigunean antzinako biltokiak aurkitzen dituzte: eliza, udaletxea eta pilotalekua.

Auritz XII. mendean sortu zen, Orreagako ospitalearen "burgu" bezala jaio zenean. Garai hartan, errege Antso VII. Azkarrak Nafarroako Donejakue bidea berrantolatzea erabaki zuen Ibañeta mendatetik. Ondorioz, merkatariak eta burgesak agertu ziren, aterpetxeak sortu eta Bidearen ondoko herria eratzen joan zen. Horrek guztiak eraginik, herria 1100ean sortu zen.

Konbentzioko frantses armadak herriari sua eman zion 1794an eta herria berritik eraiki behar izan zuten. Bariko San Nikolas eliza da horren adibide argiena. Errenazimenduan eraikia, XX. mendean bi berreraikuntza egin zizkioten. Fatxada 1699koa da eta herri giroko gaiekin apaindua dago. Bitartean, barnealdeko erretaulak eta piezak frantsesen inbasioan eta 1962ko sutean desagertu ziren. Aldamenean, Udaletxeak aldameneko etxeen antzeko itxura agertzen du, eta beheko solairuan arkudun ataria du.

Kanpoaldean, Donejakuera gidatzen gaituzten ikur horiei jarraikiz, Urrobi ibaira hurbiltzen ahal gara, hurritz, lizardi eta makalen artean. Paisaia ederra da, lasai egotera gonbidatzen gaituena, eta, zergatik ez, gelditzera eta ostatu hartzera, Hemingwayk anitzetan egin zuen bezalaxe. Dastatu amuarraina tipikoak urdaiazpikoarekin, edo Nafarroako sukaldaritzak eskaintzen dizun beste edozein jaki gozo.

Auritzek, gainera, aspaldiko ohiturak gorde ditu. Esate baterako, Nafarroa osoan egiten diren San Joan suak oso sustraituak daude herri honetan. Eta errotua ere badago nekazaritzako elikagaien azoka, irailekoa, XIV. mendean sortu zena.

Aurizko dermioan ere Erdi Aroko zubi erromaniko interesgarri bat dago, zubi-begi edo arku bakarra duena. Zehazki, Garraldara doan N-140 errepidetik 100 bat metrora dago. Era berean, bisitatu beharrekoak dira Lindusko trikuharria eta tumulua, Luzaideko mugan.

Iturria: Nafarroako Erresuma

Pablo Fermin Irigarai (LARREKO)

Pablo Fermin Irigarai Goizueta, izengoitiz Larreko (Auritz, 1869ko urtarrilaren 25a - Iruñea, 1949ko irailaren 3a) nafar medikua eta euskal idazlea izan zen, Aingeru Irigarai idazlearen aita eta Jose Angel Irigarairen aitona. Haren estiloa herrikoia eta jasoa da aldi berean, ugaria eta argia, bizia, literarioa baino gehiago. Auritzen, bere etxe izandakoan, oroitarria dago ipinita.

Medikuntza ikasketak Zaragozan eta Madrilen egin zituen. Mediku aritu zen bere bizitza guztian, Beran, Iruritan eta Iruñeko erietxean. Bere lana euskaldun jendearekin bete behar zuenez, euskaraz alfabetatu eta idazten hasi zen. Eskualduna aldizkarirako astero idazten zituen kronikak[1]. 1911n Nafarroako EAJ Napartarra astekaria argitaratzen hasi zelarik, Eskualduna-ko irakurleen artean arrakastatsu gertatu ziren atalak eransten zizkion Larrekok. Oso ziren inportanteak herrietako berriak, Nafarroako Pirinioetako ibarretatik, bakoitzak bere etxeko moldean, euskara erraz eta egunerokoan igorritako kronikak. Bere gain egon zen euskara atala eta hala idazteko gaztigatu zien herrietako berriemaileei. Napartarra-n egindako lanaz gainera, Gure Herria, Euskal-Esnalea eta La Voz de Navarra-n ere kolaboratu zuen.

1936ko gerrak eten zuen haren prentsa jarduna. Idazten jarraitu zuen, baina ezkutuka. Nabarmentzekoa da 1993 arte argitaratu ez zen Gerla urte, gezur urte kronika liburua, Espainiako Gerra Zibilean bere inguruan, Iruñean, gertatutakoa kontatzen duena, betiere Francoren aurka agertuz, politikoki abertzalea baitzen.

Euskaltzalea ere bazen eta sarritan agertu zen euskararen erabileraren alde:
« ...ez da aski goraka ibiltzea, ez da aski diputadoak hautestea; hori ongi dago, ederki zait, baina, nabarmen horiekin batean baldin nabari ezpadira euskarari zor diogun atxikimendua ta maitasuna, alferrik gabiltza ».

Artikulu bildumak

- Nafarroatik (1992, Sendoa)
- Lekukotasuna (1916-1936) (1992, Sendoa)
- Gerla urte, gezur urte (1993, Pamiela)

Artikuluak, gaika

- Euskararen inguruan: "Naparra'ko erranerak", "Nafarroako euskal esakerak", "Eskuara eta toki izenak" eta "Erronkariko uskaraz"
- Osasunaz: "Apendizitis", "Edarikoia", "Sendalari baten argiak" eta "Guía médica del intérprete de milagros y favores" (azken hori, gaztelaniaz).
- Bertze batzuk: "Euskaldun bioztuna Mexico'n", "Azkena" eta "Orreaga'n".


MENDIAN KONTUAN IZAN BEHARREKO AHOLKUAK:
• Arduraz ibili; mendian kontu gehiagorekin ibili behar dugu ez erortzeko eta istripurik ez
izateko, bereziki haurrekin edo talde batekin baldin bagoaz.
• Errespeta ditzagun landaretza naturala, fauna eta hegaztiak.
• Ez dezagun alferrikako zaratarik egin eta goza dezagun soinu naturalak entzunez.
• Eramaten dugun guztia ekarri behar dugu itzuleran: zaborra, ontziak, etab.
• Natura zaindu dezagun, hurrengo belaunaldien mesederako.

Hozzászólások

    You can or this trail